MARIXAREN BASERRIAN

NORTZUK GARA:

Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez

IPUIN KONTAKETA:

Eneko Etxegarai (idazle) eta Eduardo Rodriguez (ilustratzaile) argitaratu dituzten bi ipuinen kontaketa da: PUAGG!! eta LIUR AZERIA.

Apainketa berezi batekin egiten da kontaketa, Marixaren baserria girotzeko asmoarekin.

Hasieran “PUAGG!!” ipuinaren kontaketa egiten dugu eramandako “trasteak” erabilita. Ondoren Eduardok egindako marrazkiekin jolasean ibili ondoren, “LIUR AZERIA”ren kontaketa egiten dugu irudiak proiektatuz.

Bukatzeko, Eduardoren marrazkiekin jolas txiki bat egin ondoren, umeek ipuinen marrazkiak koloreztatzeko aukera izango dute.

BEHAR TEKNIKOAK:

Behar ditugun gauza guztiak guk eraman ditzazkegu. Proiektorea eta pantaila erabiltzen ditugu kontaketetan, ez balego guk lortuko genuke.

Argindarra egotea beharrezkoa da.