EZETZ ASMATU!

NORTZUK GARA:

Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez

IPUIN KONTAKETA:

Aurkezpen moduan ipuin ezberdinak ateratzen ditugu. Estilo nahiz mota ezberdineko ipuinak izango dira, gehienak umeentzat ezezagunak.

Ipuin bakoitzarekin pista ezberdinak aterako ditugu guztion artean, azala eta barruko irudiren bat aztertuz.

Ondoren Eduardok ipuin batekin lotutako irudiak egingo dizkigu eta zein den asmatu beharko dugu. Ze ipuin den dakigunean ipuin horren kontaketa egingo dugu.

Ipuinkontaketa dinamika errepikatuz eramango da aurrera.

Bukatzeko, umeek aukeratutako ipuinak kontatuko ditugu eta gehien gustatutako ipuinaren marrazki bat egiteko aukera emango diegu.

BEHAR TEKNIKOAK:

Behar ditugun gauza guztiak guk eraman ditzazkegu. Proiektorea eta pantaila erabiltzen ditugu kontaketetan, ez balego guk lortuko genuke.

Argindarra egotea beharrezkoa da.