IPUINKONTALARI‎ > ‎

IKUSI AL DUZU ILARGIA?













NORTZUK GARA:

Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez

IPUIN KONTAKETA:

Ipuin askok daukate ilargia gai nagusi bezala. Ipuin horiek habiapuntutzat hartuta, ipuinkontaketa berezi bat egingo dugu.

Beste batzuen artean “Nola dastatu ilargia” ipuina kontatuko dugu. Horretarako musika tresna ezberdinak erabiliko ditugu (gehienak perkusioak). Ipuina modu berezi batean kontatuko dugu, pareta edo panel batean irudiak jarrita, eta ipuina bukatzeko sorpresa berezi batekin.

Saioa ilargia gai nagusi bezala duten beste ipuin batzuekin bukatuko genuke.

Eduardo Rodriguez marrazkilariak bere marrazkiekin alaituko luke saioa, ipuin kontaketa lagunduz eta marrazkien bidez jolastuz.

Bukatzeko umeak marrazki edo mural txiki bat osatu dezakete.

 

BEHAR TEKNIKOAK:

        Behar ditugun gauza guztiak guk eraman ditzazkegu. Proiektorea eta pantaila erabiltzen ditugu kontaketetan, ez balego guk lortuko genuke.

            Argindarra egotea beharrezkoa da.